145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkateordeen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Antsoaingo alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 28an, alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzeko ebazpenak eman zituen. Hona hemen haien xedapen zatia:

Alkateordeen izendapena:

1. Aritz Ayesa Blanco lehen alkateorde izendatzen da; Patricia Abad Encinas, bigarren alkateorde; María Olaiz Rodríguez, hirugarren alkateorde, eta Ibai Anton Domínguez, laugarren alkateorde.

2. Aipatu alkateordeek indarrean dagoen araudian ezarrita dauden eskudantziak eta eginkizunak edukiko dituzte.

3. Izendapen horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta banan-banan jakinaraztea izendatuei. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baina izendapenak ebazpen honen datatik biharamunetik hasita egonen dira indarrean.

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena:

1. Honako zinegotzi hauek Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzen dira:

–Aritz Ayesa Blanco.

–María José Arteaga Urrutia.

–Patricia Abad Encinas.

–José Javier Andueza Garces.

2. Ebazpen honen berri emanen zaie Udalbatzari eta izendatutako zinegotziei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1909103