1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Valtierran goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari, proiektuaren onespenari eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. Espedientea: SAT11000.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Renovables de la Ribera SLren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimenari eta proiektuaren onespenari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzekoa:
a) Instalazioaren kokalekua: Valtierra.
b) Xedea: Cavar izeneko parke eolikoek ekoitzitako energia elektrikoa bertatik eramatea.
c) Ezaugarri nagusiak: lur azpiko 66kV-eko linearako proiektua, “TA Cavar-ATA La Cantera” 66 kV-eko s/c aireko linearen 00.01 euskarritik TA Cavar azpiestazioko 66 kV-eko posizioraino.
d) Aurrekontua: 3.193.931,21 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.
UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | JABEA | HELBIDEA | HERRIA | UKIPENA (m²) | ALDI BATERAKO UKIPENA |
VALTIERRA | 8 | 652 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 79 | 300 |
VALTIERRA | 8 | 646 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 407 | 1560 |
VALTIERRA | 8 | 643 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 209 | 800 |
VALTIERRA | 8 | 642 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 612 | 2350 |
VALTIERRA | 8 | 640 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 482 | 1850 |
VALTIERRA | 9 | 1 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 28 | 105 |
VALTIERRA | 9 | 85 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 28 | 105 |
VALTIERRA | 9 | 86 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 58 | 220 |
VALTIERRA | 9 | 87 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 638 | 2450 |
VALTIERRA | 9 | 89 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 170 | 650 |
VALTIERRA | 9 | 90 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 63 | 240 |
VALTIERRA | 9 | 196 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 365 | 1400 |
VALTIERRA | 9 | 195 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 391 | 1500 |
VALTIERRA | 9 | 103 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 121 | 460 |
VALTIERRA | 9 | 225 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 281 | 1075 |
VALTIERRA | 9 | 355 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 183 | 700 |
VALTIERRA | 9 | 356 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 112 | 425 |
VALTIERRA | 2 | 459 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 31 | 115 |
VALTIERRA | 2 | 473 | VALTIERRAKO UDALA, HERRI-LURRAK | Foru Plaza, 1 | 31514 Valtierra | 121 | 460 |
Iragarkiaren kodea: F1909512