2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu-gehigarriaren behin betiko onespena
Batzar Orokorrak 2019ko maiatzaren 15ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, hirurogeita hiru mila eta bostehun eurokoa, gastu arrunta handitu baitzen Hondakinen Ataleko garbiguneak irekitzeko eta kudeatzeko 2019an.
Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 63.500 euro.
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45.500 euro.
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000 euro.
Tafallan, 2019ko ekainaren 25ean.–Burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1908650