2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunerako Informazio Batzordea. Burutzaren eskuordetza
Alkatetzaren ekainaren 28ko 504/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44. eta 114. artikuluak, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBAZTEN DUT:
1. Andoni Serrano Zabalza zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidearen esku uztea Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunaren arloari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketa. Eskuordetzak hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak ebazteko ahalmena ere barne hartzen du.
2. Eskuordetutako eskudantziak erabiliz Andoni Serrano Zabalzak emandako egintzak alkateak eman dituela ulertzen da. Ondorioz, alkateari dagokio aipatu egintzen aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoei buruz ebaztea.
3. Alkatearen eskudantzien eskuordetzak dekretu honen biharamunetik izango ditu dagozkion ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.
4. Horrez gain, eraginkorra izan dadin, eskuordedunak onartu egin beharko du eskuordetza. Hala ere, eskuordetza onartu dela ulertuko da, isilbidez, baldin eta ez badio berariaz jakinarazten Alkatetzari ez duela eskuordetza onartzen, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean.
5. Ebazpen honen berri eman dakiola Zizur Nagusiko Udalbatzari, dagokion zinegotziari jakinaraz dakiola eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Zizur Nagusian, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1909066