2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Berdintasunerako Informazio Batzordea. Burutzaren eskuordetza
Alkatetzaren ekainaren 28ko 499/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluekin bat eginez, Berdintasunerako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorrak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran egin proposamena kontuan hartuta, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.–Aitziber San Martín Lasaren esku uztea Berdintasunerako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorreko burutza.
2.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1909026