144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Gazteria eta Herritarren Parte-hartzerako Informazio Batzordea. Burutzaren eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 28ko 497/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluekin bat eginez, Gazteria eta Herritarren Parte-hartzerako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorrak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran egin proposamena kontuan hartuta, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.–Ana Reguilón Delgadoren esku uztea Gazteria eta Herritarren Parte-hartzerako Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorreko burutza.

2.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908982