144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Batzordea. Burutzaren eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 28ko 495/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluekin bat eginez, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumenari buruzko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorrak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran egin proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.–Ales Mimentza de Iralaren esku uztea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumenari buruzko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorreko burutza.

2.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908980