144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Gizarte Zerbitzuen Informazio Batzordea. Burutzaren eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 28ko 494/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluekin bat eginez, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, Gizarte Zerbitzuen Udal Informazio eta Jarraipenerako Batzorde Iraunkorrak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran egin proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.–Piluka García Castellanoren esku uztea Gizarte Zerbitzuen Udal Informazio eta Jarraipenerako Batzorde Iraunkorreko burutza.

2.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908979