2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Alkatetzaren ekainaren 18ko 443/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:
Ikusirik Udalbatza berria 2019ko ekainaren 15eko bilkura berezian eratu zela, apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2019ko maiatzaren 26an egin hauteskundeen ondorioz.
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1.b) artikuluak xedatzen duela Tokiko Gobernu Batzarra organo beharrezkoa dela 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan.
Kontuan izanik, halaber, lege beraren 23.1 artikuluak honako hau xedatzen duela: alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere, osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen dio Osoko Bilkurari.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. eta gainerako artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.–Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarra, kide anitzeko organo beharrezkoa baita, osatuko dute Alkatetza Udalburutzak, buru izanik, eta honako zinegotzi hauek:
1. María Pilar García Castellano.
2. Andoni Serrano Zabalza.
3. José Ángel Sáiz Aranguren.
4. Aitziber San Martín Lasa.
5. Javier Álvarez Montero.
2.–Alkatetza honen burutzapean, horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari honako eginkizun hauek dagozkio: Alkatetzari etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, eta Udaleko edozein organok Gobernu Batzarraren esku uzten dituen eskudantziak edo legeek espresuki esleitzen dizkiotenak.
3.–Ohartaraztea Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko bilkura egin beharko dela alkate-udalburuak deituta, ebazpen hau ematen den egunetik hamar eguneko epean.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez.
5.–Erabaki hau izendatutako pertsonei jakinaraztea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.
6.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, eginen duen hurrengo bilkura berezian, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren edukiaren berri izan dezan.
Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1908447