144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Zabaltzako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.zabalza.es/eu. Honako ezaugarri hauek ditu:

–Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

–Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

–Kode bidez autentifikatutako agiria egoitza elektronikoaren bidez eskuratzea –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren bidez–, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

–Toki entitatea identifikatutzat ulertuko da, Interneten duen atarian edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Bigarrena.–Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Zabaltzan, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1908857