144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

4, 5, 6, 7 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. 2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, ekainaren 4an, 5/2019, 6/2019, 7/2019 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira 4/2019, 5/2019, 6/2019, 7/2019 eta 8/2018 aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia gaitzea, 4.162,10 eurokoa, partida honetan: “3420 63500 jolastokia San Miguel eskolan”. Finantzatuko da honen kargura:

87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.162,10 euro.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 7.058,59 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “1533 2100002. Landa parkearen mantentze-lanak”. Finantzatuko da honen kargura:

87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.058,59 euro.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 6.618,70 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “3420 2120006.Igerilekuko korridorean zeramika jartzea”. Finantzatuko da honen kargura:

87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.618,70 euro.

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 1.612,17 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “4320 2120007. Markodun hesia jartzea”. Finantzatuko da honen kargura:

87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.612,17 euro.

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzea, 1.692,31 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “3370 2120004. Eltxo-sareak jartzea”. Finantzatuko da honen kargura:

87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.692,31 euro.

Uharte-Arakilen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1908651