144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

Eskaera, ezezagunen izenean agertzen den lurzatiaren jabetza katastroan aldatzeko

Orbarako 2. poligonoko 112-B lurzatia ubidearen eta 35. (katastro zaharreko 245.a) eta 36. (Katastro zaharreko 244.a) lurzatien mugakidea da, eta ezezagunen izenean agertzen da katastroan. José Antonio, María Jesús, Pedro Javier eta María Amparo Burusco Burusco anaia-arrebek, María Burusco Almirantearenaren oinordekoak direnek, aipatu lurzatiaren jabetza katastroan aldatzeko eskaera egin dute, honako hau argudiatuta: ubidea eraikitzeko zatitutako 35. lurzatiaren partea dela, eta eurak direla 35. lurzatiaren jabeak. Hori jakinarazten da egon litezkeen oinordekoei eta, gai horretan, interesdun-izaera izan lezaketenei, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori guztia, Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea eta dagozkion agiri guztiak Orbarako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, hilabeteko epean oinordekoek edo prozeduran interesdun-izaera izan dezaketenek aztertu eta beren eskubidearen aldeko agiriak eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Orbaran, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1908710