144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Kudeaketa batzordeko jarduneko burutza beste baten esku uztea

57/2019 Dekretua.

“2019ko ekainaren 29tik uztailaren 14ra udal-mugartetik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea.

Abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Luzaideko kudeaketa batzordeko jarduneko burua naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta batzordekidearen esku uztea aipatu egunetan, alkateordeei dagokien bezala, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz.

2. Eskuordetza honen berri ematea M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta jarduneko kudeaketa batzordeko kideari.

3. Eskuordetzaren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Luzaiden, 2019ko ekainaren 27an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1908952