2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2019ko Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea
Esteribarko Udalak, 2019ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
“Lehena.–Ezartzea honako zenbateko hauek Udalbatzako kideentzat, Udalaren kide anitzeko organoetara eta udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik:
a) Osoko bilkuretara joateagatik: 90 euro.
b) Informazio batzorde iraunkorrera, kontuen batzorde berezira edo udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik, baldin eta organo horrek ez badio joategatik ordaintzen delako zinegotziari: 60 euro. Zenbateko garbiak dira horiek eta jada aplikatu zaizkie PFEZren atxikipenaren ondoriozko kenkariak.
Bigarrena.–Ezartzea kalte-ordain hauek, karguetan aritzeak ekarritako gastuengatik:
a) Esteribarko Udaletik kanpo bilkura ofizial batera joan eta etortzeko kilometroengatik: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat ezartzen diren zenbatekoak emanen dira kalte-ordain gisa.
b) Karguan aritzean egindako beste edozein gastu, behar bezala baimendua, aldez aurretik agirien bidez behar bezala frogatuta.
Hirugarrena.–Argitaratzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritako ondorioak.”
Esteribarren, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L1908652