144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udaleko Gobernu Batzarraren izendapena

Oscar Bea Trincado, Cintruenigoko Udaleko alkatea (Nafarroa).

Ikusirik 2019ko maiatzaren 26an udal hauteskundeak egin zirela, eta 2019ko ekainaren 15ean udalbatza berria eratu dela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluak xedatzen duela 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra eratu behar dela, eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2.d) artikuluak organo beharrezkoa dela ezartzen duela.

Kontuan hartuta 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak honako hau xedatzen duela: “Tokiko Gobernu Batzarra alkateak eta legezko zinegotzi-kopuruaren herena gainditzen ez duen zinegotzi-kopuruak osatzen dute. Alkateak libreki izendatzen ditu zinegotzi horiek eta kargugabe ditzake, Udalbatzari jakinarazita”. Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluak berriz aipatzen du xedapen hori.

Alkatetza honi legez emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarra honako hauek osatuko dute: alkateak, buru jardungo duenak, eta izendatzen ditudan ondoko zinegotzi hauek:

–Casto Alvero González.

–Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

–Alvaro Fernández Fernández.

–María Cariñena Garbayo.

2. Interesdunei honako hau jakinaraztea: Gobernu Batzarraren berezko eskudantzia dela alkateari etengabe laguntzea bere eskudantzien egikaritzan, eta ezin dela eskuordetu, AFEaren 53.1 artikuluak xedatzen duenez. Horrez gain, alkateak edo Udaleko beste organo batek nahiz legeek eskuordetzen edo ematen dizkion eskudantziak ere badagozkio.

3. Ebazpen hau izendatutakoei jakinaraztea, eta izendapen-ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin. Era berean, Udalaren iragarki-taulan paratzea agintzen dut, nahiz eta ebazpena eraginkorra izanen den alkateak sinatu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan: https://cintruenigo.sedelectronica.es webgunean.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo osoko bilkuran.

Cintruenigon, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1908943