144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetza ezkontza zibilak egiteko

Berriozarko Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 15ean, honako ebazpen hau (20190349 zenbakiduna) eman zuen:

“Udal hauteskundeak egin eta Udal berria eratuta, Udalaren jarduketa arinagoa eta eraginkorragoa egitearren, Alkatetza honek, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.3 artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibilaren 51.1 artikuluak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal mugapean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko: María Carmen Nadales Ramírez; Mikel Xabier Etxeberria Agirre; María Sagrario Ortigosa Lekunberri; Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz; Alfonso Arnesto Berruezo; Beatriz Martiartu Fernández; Itziar Dorai Oskotz; Daniel Cuesta Castañeda; Francisco Javier Paz Layana; Alicia Navarro Valencia; Alfredo Pérez Gómez; Pilar Moreno De la Chica; María Aránzazu Ríos González; Carlos Mena Blasco; Inmaculada García Pines eta Ignacio Bernal Lumbreras.

Bigarrena.–Eskuordetzan emandako eskudantziak eskuordetza honetan ezarri bezala erabili beharko dira, ezarritako mugen barnean. Horien titularrek ezin izanen dute beste organoren edo zinegotziren esku utzi.

Hirugarrena.–Eskuordetza horiek indarra izanen dute ukitutako zinegotziei ebazpen hau jakinarazten zaien egunetik bertatik, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena deusetan ukatu gabe.

Laugarrena.–Ebazpen hau ukitutako zinegotziei jakinaraztea. Eskuordetza onartua izan dela ulertuko da, hurrengo 24 orduko epean ez bada kontrakorik adierazten edo eskuordetza hori erabiltzen bada.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari”.

Berriozarren, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1908994