144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aldaketa 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Kreditu-gehigarriak:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 3420 62200

Kirol instalazioak-Tokiko Azpiegiturei buruzko Plana, 2019

87.024,47

1 9240 62202

Udaletxea eraberritzea-Tokiko Azpiegiturei buruzko Plana, 2019

110.571,08

1 9240 62203

Argiteria publikoa-Tokiko Azpiegiturei buruzko Plana, 2019

83.359,96

1 0110 91300

Maileguen amortizazioa

67.360,36

Aldaketak, guztira

348.315,87

Finantzaketa:

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak: 348.315,87 euro.

Beriainen, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Oscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1908865