2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Udalkideen ordainsariak
Basaburuko Udalak, 2019ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
Lehena.–45 euroko dieta ezartzen da osoko bilkura eta batzordeen bilkura bakoitzera joateagatik.
0,30 euro kilometroko dieta ezartzen da bidaia-gastuengatik.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 13.ari jarraikiz.
Basaburuan, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1908937