144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Artikako Kontzejuak, 2019ko ekainaren 20an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Kontzejuburuak Osoko Bilkurari proposatzen dizkio bere buruaren eta zehaztuko den kontzejukidearen dedikazioak, Kontzejuko eginkizunetan aritzeko. Hona hemen:

–Kontzejuburuak lanaldi erdiko dedikazioa izanen du Kontzejuko eginkizunetarako, eta 10.613,06 euro gordin jasoko ditu urtean, gordinean, 14 ordainketatan banatuta. Gizarte Segurantzan alta emanda egonen da, beren karguaren eginkizunak betetzeko denbora hori ematen dioten pertsonei esleitutako epigrafean.

–Zehaztuko den kontzejukideak lanaldiaren laurdena izanen du Kontzejuko eginkizunetarako. Gizarte Segurantzan alta emanda egonen da, dagokion epigrafean.

Bi pertsona horiek, Kontzejuan aritzeko dedikazioa dutenez, ez dute jasoko bestelako ordainsaririk osoko bilkuretara joategatik (ez dietarik, ez kilometro-ordainik).

Gainerako kontzejukideek, osoko bilkuretara joateagatik, honako ordainsariak jaso ahalko dituzte: 100 euroko dieta eta 0,30 euro kilometroko. Horrez gain, beren karguaren eginkizunak betetzeagatik sortutako gastuak ere ordainduko zaizkie.

Kontzejuko Batzarrak

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Kontzejuburuaren proposamena onartzea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabakia jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Artikan, 2019ko ekainaren 21ean.–Kontzejuburua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1908451