2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
9, 11 eta 12/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, 9/2019, 11/2019 eta 12/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunak jorratzen dituena).
9/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
GASTUen egoera-orria:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak; hainbeste handitzen da: 6.000,00 euro.
–Aurrekontu-aplikazioa: 1-33702-22750 Floor In Flames jaialdia.
FINANTZAKETA: Diruzaintzako gerakina finantzaketa lotuko gastuetarako.
11/2019 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
GASTUen egoera-orria:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak; hainbeste handitzen da: 2.670,00 euro.
–Aurrekontu-aplikazioa: 1-33801-20800 ondasun eta instalazioen alokairua 2019ko festetan.
FINANTZAKETA: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
12/2019 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
GASTUen egoera-orria:
6. kapitulua.–Inbertsioak; 15.000,00 euro gehiago.
–Aurrekontu-aplikazioa: 1-342-62200 Kirol instalazio eta eraikinak.
FINANTZAKETA: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Antsoainen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1908948