1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1579E/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpena. Ebazpen horren bidez dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta dirulaguntza horien xedea da ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzea, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta dirulaguntza horien xedea da ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzea, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz.
Deialdi honek diruz laguntzen ditu kooperatiba edo lan sozietate batera bazkide gisa sartzen direnek egindako ekarpen ekonomikoak. Bazkide bihur daitezke bai kooperatibari edo lan sozietateari berari partaidetzak edo akzioak erosita, bai bazkide bati erosita, hau da, partikular bati. Partikularren arteko transmisioa oso ohikoa da enpresako bazkideetako batek erretiroa hartzen duenean, bere partaidetza lagatzen baitio sartzen den bazkideari. Bi inguruabarrak dira balekoak deialdiaren helburua betetzeko, bazkide berria sar dadin erraztea baitu helburu, eta, aldi berean, ekonomia soziala bultzatzea, negozioak aurrera jarraitzen duenez.
140E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak, ordea, ezberdin lantzen ditu aipatutako bi egoera horiek, eta laguntza handiagoa ematen da partaidetzak edo akzioak zuzenean enpresari erosten zaizkionean. Orain egiten den aldaketarekin, trataera bera emanen zaie bi transmisio moduei.
Bestalde, beharrezko jotzen da, argitze aldera, 6. oinarria aldatzea dokumentazio jakin bat aurkezteari dagokionez.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea 140E/2019 Ebazpena, martxoaren 15ekoa, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi baitziren, eta dirulaguntza horien xedea da ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzea, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz. Aldaketa hauek eginen dira:
1.1. Kentzea 4.4 oinarria eta 6.1.f) oinarriaren bigarren paragrafoa.
1.2. Aldatzea 6.1.d) oinarria, honela erredaktatzeko:
“Bazkide-langile bihurtu dela frogatzeko, aurkeztu beharko da eskritura publikoa edo baliokide den agiria, non jasoko baita enpresako bazkide-langile izaera hori.
Denbora mugatuko bazkide-langile batek izaera mugagabea eskuratzeko eskatzen badu dirulaguntza, zuzendaritza kontseiluaren erabakia eta sozietate kontratua aurkeztu beharko dira, aldaketa hori jasoko dutenak.”
2. Aldaketa hauek aplikatuko zaizkie eskaerei, baldin eta lotuta badaude bazkide-langile gisa modu mugagabean sartzeko 2018ko azaroaren 1etik aurrera egindako ekarpenen ordainketekin.
3. Dirulaguntzen deialdi honetan, zeinaren oinarri arautzaileak aldatzen baitira ebazpen honen bidez, gastu baimena argitaratu (2019ko maiatzaren 10a) eta biharamunetik aurrera aurkeztutako eskaerak tramitera onartuko dira eta oinarrien arabera ebatziko, eta ez da beharrezkoa izanen interesdunek eskaera berri bat aurkeztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1908664