143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Ondasun higiezinen enbargo-eginbidea

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik, abenduaren 14ko 13/2000 Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo horren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie interesdunei eta horien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, bulego kudeatzailean (Eneko Aritza kalea 16, behea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agerraldia egiteko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

Zergapekoei ohartarazten zaie: premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea. Nolanahi ere, bahitutako ondasunak besterentzeari buruzko ebazpena, hala dagokionean, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 99. artikuluan xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.

Jakinarazten den egitatea: premiamendurako administrazio-prozedura. Ondasun higiezinen enbargo-eginbidea. Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketarako Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuko 113.2 artikulua.

Administrazio egitate horren aurka honako helegite hauetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egitatea eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lesakan, 2019ko uztailaren 1ean.–Diru-biltzaile Exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Espediente: 72662241. Izena: -. Zein den aipatzen direnen egoera: zordun.

Espediente: -. Izena: GUADALPE ALTUNA MARTINEZ. Zein den aipatzen direnen egoera: ezkonlagun.

Iragarkiaren kodea: L1909087