143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03745 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: José Lorenzo Apecechea Arocena eta Pilar Lujambio Huici.

Helbidea: Nagusia, 34, 31754-Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 1,25 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko hormigoizko kutxeta bat erabiliko da, 1,5 x 1,10 x 3 m-ko neurrikoa. Kutxeta horretatik 700 m-ko luzera duen hodia aterako da 15 m³-ko edukiera duen biltegiraino. Hodiak beste 600 metro eginen ditu, estarberaino eta lursailetaraino, bertan bazka ureztatzeko aspertsioz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko uztailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1909273