143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi Kirol Patronatuko burutzaren eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 19ko 447/2019 Dekretuaren bidez, ondoko ebazpena eman zen:

Zizur Nagusiko Udaleko Ardoi Kirol Patronatuko Estatutuen 5. artikuluak adierazten du Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko Burua dela alkatea edo hark eskuordetutako pertsona.

Kontuan hartuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak, eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Erakunde autonomoaren/Udal Patronatuaren burutza Udalbatzako kide honen esku uztea:

–Ardoi Kirol Patronatua, José Ángel Sáiz Aranguren zinegotziaren esku.

2.–Eskuordetzak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

3.–Halaber,eskuordetza eraginkorra izateko, ordezkariak onartu beharko du. Hala ere, eskuordetza onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean ez badio Alkatetzari berariaz esaten eskuordetza onartzen ez duela.

4.–Ebazpen honen berri ematea Zizur Nagusiko Udalaren osoko bilkurari, zinegotzi ukituari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908458