143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

4. poligonoko 230., 231. eta 232. katastro-lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2019ko ekainaren 11n emandako ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen 4. poligonoko 230., 231. eta 232. katastro-lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Katia Romeo Muñozek eta Raúl Arrondok sustatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Alesbesen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1908626