143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, Udalbatzak honako hau erabakitzen du:

1) Ezartzea ezen 2019ko ekainaren 15etik aitzina, Udala egun hartan eratu baitzen, dedikazio partzial edo esklusiboagatik ordainsaria jasotzen ez duten Udalbatzako kideek honako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dutela:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 82,40 euro/saioa.

b) Batzarretara edo kide anitzeko organoetara joateagatik, betiere horiek dirurik batere ordaintzen ez badute kontzeptu beragatik: 90 euro/saioa.

2) Ezartzea ezen 2019ko ekainaren 15etik aitzina, Udala data horretan eratu baitzen, ondotik ematen diren Udalbatzako kideak beren karguetan ariko direla zehazten den dedikazio araubidean:

Kargua: Alkatetza.

Dedikazioa: %50.

3) Eginkizunak dedikazio partzialeko araubidean betetzen dituzten Udalbatzako kideen alde urteko ordainsari bat ezartzea, 22.400 euro gordinekoa, 12 pagatan eta aparteko 2 pagetan jasotzekoa, hamabi urteko hilabeteei dagozkienak, eta bertze biak uztailari eta abenduari dagozkien hilabete-sariekin batera. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaie. Ordainsari horiek eskuratzeak berarekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten bertze eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, TAOLen 75. artikuluan jasotzen den gisan.

4) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1908557