143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Gobernu Batzarraren izendapena eta eskuordetza

Ribaforadako Udaleko alkate udalburuak ekainaren 21ean eman 51/2019 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu dira eta haren esku zenbait eskudantzia utzi dira. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehena.–Alkateaz gain, honako hauek ere izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

–Lehen alkateorde, Tirso Calvo Zardoya.

–Bigarren alkateorde, Noemí Beatriz Hernández Rodríguez.

–Hirugarren alkateorde, Saúl Huguet Nuño.

Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez gero, Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik aipatzen diren eskudantziak, betiere honakoetan aurreikusitakoei jarraikiz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 artikulua, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarria eta haiekin bat datozen arauak. Hona hemen:

–Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea (TAOLen 21.1.d) artikulua).

–Lan eskaintza publikoa onestea osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; eta langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea (TAOLen 21.1.g) artikulua).

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnen onespena ere (TAOLen 21.1.j) artikulua).

–Agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, beste organo batzuen ahalmena denean salbu (TAOLen 21.1.n) artikulua).

–Mota guztietako kontratazio eta emakidak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; haien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, baldin eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

Eskuordetza honetatik salbuetsiko dira zenbateko txikiko kontratuak eta tramitaziorako aldez aurreko kreditu erreserba egitea besterik eskatzen ez dutenak. Hala egitea beharrezkoa izanez gero, kontratazio organoa kide den adjudikazio botereari aplikatu beharreko aurrekontu eta kontabilitate araudiarekin bat, kasuan kasuko faktura aurkeztea ere eskatuko da (KPFLen 81. artikulua).

–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo emakidarako eskumena duenean eta aurrekontuan jasota daudenean (TAOLen 21.1.o art.).

–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari berari ematen ez badiote eskumen hori (TAOLen 21.1.q art.).

Hirugarrena.–Ebazpena izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onar dezaten. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta Gardentasun atarian argitaratzea, Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.”

Ribaforadan, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1908485