143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

2019ko ekainaren 20an Olorizko Udalak egin osoko bilkura berezian jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zen:

Lehena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio edo barneko batzordeetara eta talde politikoen bilkuretara joateagatik, beste bideren batez ez bada ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 80 euro saio bakoitzeko.

–Kide anitzeko udal organoen edo beste entitate batzuen bilkuretara joateagatik, beste bideren batez ez bada ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 4.800 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela ebaztea, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Kontzeptu hauengatik udalkideek jaso ahalko dituzten gehieneko zenbateko hauek ezartzea, zenbatze orokorrean:

–1.200 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.

–6.007,87 euro urtean Alkatetzarako.

Bosgarrena.–Gehieneko diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietan).

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila xedatzea.

Zazpigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Oloritzen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1908518