143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Interesdun guztiei jakinarazten zaie honako hau izanen dela ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga kobratzeko egutegia:

Borondatez ordaintzeko epea: 2019ko ekainaren 20tik uztailaren 31ra, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: %5eko errekarguarekin, 2019ko abuztuaren 1etik irailaren 2ra, biak barne.

Egun horretatik aitzina, zorrak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko uztailaren 31n kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da, eta, horretarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Ordainagiria jaso ezean, gure bulegoetara etorri kopia hartzera, Noaingo (Elortzibar) Foruen plazako 3an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1908450