143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Mañeruko Udalak aditzera ematen du heldu den 2019ko uztailaren 12an bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako, Banco Popularreko eta Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko uztailaren 12an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Mañerun, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1908615