143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Alkatetza beste baten esku uztea

2568/1986 Errege Dekretuak, azaroaren 28koak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen, eta horri jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2019ko abuztuaren 2tik 11ra bitarte, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Miguel Monreal Vidalen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Ledean, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1908648