143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2019ko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK: 471.981,00 euro.

Kreditu-gehigarriak.

1 1510 4890001 Ehiztarien elkartea: 400,00 euro.

1 2311 1600900 Funtzionarioen montepioetarako kuota: 26.000,00 euro.

1 3110 2190001 Desfibriladorearen mantentze-lanak: 1.000,00 euro.

1 4190 47900 Foresnaren kuota: 100,00 euro.

1 3239 6220000 Eskolan igogailua instalatzea: 29.800,00 euro.

1 3340 2260901 Gazteendako jarduerak: 5.300,00 euro.

1 1650 6230000 Argiteria publikoan LED argien instalazioa: 35.800,00 euro.

Kreditu bereziak.

1 3360 64000 Ondare immaterialaren bilketa: 8.100,00 euro.

1 1510 6000003 Blanca de Navarran lurzatia erostea: 154.000,00 euro.

Kredituen sarrera.

1 1510 68901 Amado Alonsoren zoladura: 125.959,00 euro.

1 1510 68903 Peña Bajaren zoladura: 85.522,00 euro.

FINANTZAKETA: 471.981,00 euro.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 471.981,00 euro.

Lerinen, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1908482