143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Itzako Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin osoko bilkura berezian, honako hitzarmen hau adostu zuen:

1. Hileroko 1.000 euroko sari bat ezartzea alkatetza funtzioen bertaratze eta atentzioagatik, bateraezina izanik Itzako Udalaren ordezkaritzan organo eta entitateen osoko bilkura, batzorde, Tokiko Gobernu Batzar, biltzar edo deialdietara joatearekin.

2. Urteko gehieneko 1.440 euroko (hileroko 120 euroko) ordainsari bat ezartzea, zinegotzitza funtzioen bertaratze eta atentzioagatik, kultura eta kirol arloko jarduerekin loturiko eskudantzietan delegazio berezia izanik. Alkatetzaren 40/2019 Ebazpenarekin bat etorriz María Pilar Ibero Baquedanori esleitzen zaio bateragarri izanik hurrengo puntuan azaltzen diren sarien jasotzearekin.

3. 100 euroko saria ezartzea Itzako Udalaren ordezkaritzan osoko bilkura, batzorde, Tokiko Gobernu Batzar, biltzar edo deialdietara joateagatik, Udaleko zinegotzi guztiek akordio honen onarpen datatik aurrera jasoko dutena.

4. Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin ere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira. Izako udal mugartetik kanpoko joan-etorrietarako 0,30 euro/km-ko ordaina ezartzen da.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Itzan, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1908487