143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkatetza beste baten esku uztea

Ondoren azaltzen diren alkatetzaren 2019ko 40. eta 41. ebazpenen bidez eskuordetze bereziak egin ziren, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan xedatutako ahalmenekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua).

Alkatetzaren ekainaren 17ko 40/2019 Ebazpena; haren bitartez kultura eta kirol arloko jardueren eskuordetza berezia egiten zaio María Pilar Ribero zinegotziari eta eskuordetzaren edukia honako hau da:

a) Oro har kultura eta kirol arloko ikastaroen antolaketa eta garapenarekin bakarrik loturiko gaiak, kanpaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, ibarraren festak eta abar.

b) Eskuordetutako ahalmenek ez dute barne hartzen honekin lotura duten kontratuen gauzatzea, ezta funtsen xedapena ere, haren eskudantzia izanik proposamenak egitea alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari edo Osoko bilkurari.

Alkatetzaren ekainaren 17ko 41/2019 Ebazpena; haren bitartez eskuordetza berezia egiten zaio Javier Ayensa Vicente zinegotziari Zuastiko zerbitzuen eta herritarrekiko harremanen arreta eta jarraipena egin ditzan. Eskuordetzaren edukia honako hau da:

a) Lorezaintza zerbitzuen, garbiketaren, eta abarren jarraipena egitea, Zuastiko herritarren kexak, iradokizunak eta eskaerak jasotzea.

b) Eskuordetzen zaizkion ahalmenen artean daude proposamenak egitea alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari edo Osoko Bilkurari.

Itzan, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1908486