143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, tokiko elkarteei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdiarena. Kultura, festa eta euskara batzordeak

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 462727.

–Deialdi honen xedea da Lizarrako elkarteei eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak babesteko:

1.1. Kultura jarduerak.

Dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, prestakuntza-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema, prestakuntza saioak, bideoa...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek garatzen dituzten kultur programa eta jarduerak babestea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jarduerek honako xede hauek izanen dituzte: alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Hau da, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak izanen dira, Lizarrako euskaldunei eguneroko jardunguneetan euskaraz aritzeko aukera berriak ematen dituztenak.

Bestetik, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan dagoen defizita arintzea.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro kultura jarduerak antolatzeko, eta 4.000 euro euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean dagoen defizitari lotutako jarduerak antolatzeko.

–Laguntzak eskatzeko epea: 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 27ra, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

–Onuradunak: deialdiaren xedeetan zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatuta daudenak.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1908290