143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2019an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 462720.

–Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3350 489000, “Helduen euskalduntzea eta euskarazko entitateak”.

–Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 2tik 30era bitartean, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

–Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak gutienez eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1908289