143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Landa-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2019ko uztailaren 12an bukatuko dela landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko uztailaren 12an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu gabeko ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1908616