143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

400/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baten esleipena onesten duena, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duen ezagutza teoriko eta praktikoa lor dezaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 21ean emandako 22/2019 Foru Aginduaren bidez, Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onetsi zen, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duen ezagutza teoriko eta praktikoa lor dezaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da. Deialdia 2019ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9koan.

9. oinarrian adierazten da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak esleituko dituela bekak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta ezartzen da Ebaluazio Batzordeak 6. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoaren arabera aztertu eta ebaluatuko dituela aurkezten diren eskaerak, eta, gero, beka emateko proposamena eginen duela, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Kirolaren Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierazi du zer balorazio irizpide aplikatu diren, bai eta aurkeztutako eskaeren lehentasun ordena ere, irizpide horiek deialdiaren 6. oinarriaren arabera aplikatuta; orobat, proposatu du Adrián Falagán Yera jaunari ematea unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka, Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzekoa, 8,11 puntu eskuratu baititu.

Lehentasun ordena:

ES.

IZENA

JFKZ

FISIO.

MASTERRA

INGELESA

EUSKARA

ARGIT.

GUZTIRA

6

ADRIÁN FALAGÁN YERA

4,11

0

2

0,8

1,2

0

8,11

8

JOANES ASURMENDI LIZARRAGA

3,69

0

2

0

1,6

0

7,29

11

ARITZ CARBALLO ERNAGA

3,23

0

2

0,8

1,2

0

7,23

2

JANIRE LECEAGA ASIAIN

3,74

0

0

1,6

0,8

0

6,14

12

IKER ALONSO GARDE

3,70

0

0

0,8

1,6

0

6,10

10

HARITZ JAMAR LUSARRETA

3,66

0

0

0,8

1,6

0

6,06

7

ANDREA LUSARRETA MONREAL

3,80

0

0

0

1,6

0

5,40

1

JULEN IMAS MARÍN

3,55

0

0

0,8

0,4

0

4,75

4

SERGIO NIETO AZNÁREZ

3,51

0

0

0

1,2

0

4,71

3

DAVID LIMA RODRÍGUEZ

3,76

0

0

0

0,0

0

3,76

Onartu ez den eskaera:

ADRIÁN SERVENT BELOQUI

Ez ditu baldintzak betetzen. 5. oinarria. c).

Kendutako eskaera:

SYLVIA GARCÍA FUENTES

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Adrián Falagán Yera jaunari ematea Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka, 8,11 puntuko balorazioa eskuratu baitu.

Aurreikuspenen arabera, bekaldia 2019ko uztailaren 1ean hasiko da, eta abenduaren 31ra bitarte 5.204,65 euro jasoko ditu guztira, 827,10 euro gordineko edo, kasua bada, zati proportzionaleko hilekoetan banatuta. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 10.506,12 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, eta partida hauen kargura ordainduko da:

–5.204,65 euro 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Kirol ikerketarako bekak” izeneko A50002 A5130 4809 336100 partidaren kargura.

–5.301,47 euro, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.

Bekaldiak 2020ko ekainaren 30era arte iraunen du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

4. Ebazpen hau Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 7an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1907960