143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2019ko Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio-araubidea

Alloko Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko alkate udalburuaren kargua arduraldi partzialeko erregimenean betetzen da, eta 11.961,12 euroko kostu gordina dauka. Kargu horren titularra Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko kide eginen da, eta hartan inskribatuko da; beraz, haren kontura izanen dira langileari dagozkion kuotak, baita PFEZren atxikipena ere, alkatetzaren funtzioei dedikaturiko eguneko 3 orduko dedikazio partziala ezarriz.

Bigarrena.–Ezartzea udalkideek osoko bilkuretara joateagatik 50,00 euro jasoko dituztela bilkura bakoitzeko, baita 100 euroko saria ere Udalaren informazio batzordeetara joateagatik.

Hirugarrena.–Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Allon, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1908614