143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 413. lurzatian. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren 2019ko ekainaren 10eko 90/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea M.ª José eta M.ª Soledad Imirizaldu Garraldak sustatu duten xehetasun-azterketa, Oibarko 7. poligonoko 413. lurzatiaren barne-lerroak aldatzeko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oibarren, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1908483