143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Vianako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa. 2018ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi zen, eta lanpostuen zerrenda argitaratu zen 2018ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko eranskinean, uztailaren 23an.

Gaur arte, 2019ko plantilla organikoa ez da onetsi.

2019ko apirilaren 10eko negoziazio-mahaian gaia azterturik.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; eta kontuan izanik 2018ko plantillari helduko zaiola, hori delako onetsi den azkena.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 3. artikuluan ezartzen duenaren arabera, “Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena”. Orobat, 2. apartatuan dio “Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira enplegu eskaintzan, eta bertan adieraziko da zein diren urte horretan betetzeko daudenak eta zein aldi baterako hornitzekoak”.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Vianako Udalaren 2019ko lan publikoaren eskaintza hau onestea:

–Familia-langile izateko lanpostu bat (B gidabaimena) (lanaldiaren %81,82) - Egonkortze-tasa.

–Administrari-ofizial izateko lanpostu bat - Ordezpen tasa (erretiroa).

2. Ebazpen hau langileen delegatuei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, hautapen-prozeduraren aurreko urrats gisa.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1907241