141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

San Adriango Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Zehaztea Emilio Cigudosa García alkate udalburua, Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak betetzeko, dedikazio esklusiboan arituko dela; hortaz, Udaletxean astean egiazki berrogei ordu eman beharko ditu gutxienez. Erabaki hau oinarrituta dago San Adriango Udalak duen lan-kargan, bisitetan eta jendeari egin behar zaion harreran, izan ere herriak 6.000 biztanle baino gehiago baititu gaur egun.

Bigarrena.–Emilio Cigudosa García alkatearen alde, karguan dedikazio esklusiboan arituko baita, honako ordainsari hau ezartzea: berrogeita bat mila ehun eta laurogeita hamar euro eta berrogeita hamabi zentimoko (41.190,52) ordainsari gordina urtean, hamalau ordainketetan, honela: hamabi, urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak ekainari eta abenduari dagozkien ordainketekin batera. Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko San Adriango Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Ohartaraztea ezen ordainsari hori jasotzea ez dela bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, administrazio publikoen eta haien menpeko entitate, erakunde eta enpresen aurrekontuen kontura badira, ezta beste jarduera batzuekin ere, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak xedatzen duenari jarraikiz.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan behar den konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren “Bestelako laguntzak” izeneko apartatuan ezarritakoaren babesean.

Seigarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.”

San Adrianen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1908854