141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. César Valencia Guembe izendatzea Artaxoako Udaleko lehen alkateorde, eta Yolanda Guembe Rodríguez, berriz, bigarren alkateorde.

2. Izendatuei aditzera ematea beren eginkizunen erabilera AFEaren 47. artikuluan ezartzen denari lotuko zaiola.

3. Dekretu honen berri ematea izendatuei eta Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, nahiz eta horrek ez duen galarazten sinatu ondoko egunetik aitzina dekretua indarrean egotea.

Artaxoan, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1909091