2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
BPI-9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak hasiera batez onetsi zuen BPI-9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Alkatetzak apirilaren 12an eman 217/2019 Ebazpenaren bidez. 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, argitaratu zen aipatu ebazpena.
Jendaurreko epea igaro da, eta ez da alegaziorik jaso. Beraz, BPI-9 exekuzio unitatea birzatitzeko Berriobetiko Udalaren proiektua behin betiko onetsi zen, Alkatetzak ekainaren 14an eman 319/2018 Ebazpenaren bidez.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bateginaren 152. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Berriobeitin, 2019ko ekainaren 14an.–Jarduneko alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1908336