2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Egiturazko aldaketako determinazioak aldatzeko araudia, Arguedasko Arau Subsidiarioetako S-15 sektorerako
2013ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan, argitaratu zen iragarki bat, adierazten zuena behin betiko onetsi zela Arguedasko Planeamenduko Arau Subsidiarioak S-15 sektorean aldatzeko espedientea, baina haren araudia ez zen argitaratu. Hortaz, Arguedasko Udaleko alkate udalburuak erabaki du agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1908596