140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu baten kontratazioa egiteko. Izendapen proposamena

2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostuak baditu albienteen eginkizunak ere, lan-kontratu finkoa eta lanaldi osoa). Deialdi horren 7. oinarrian xedatua bete beharrez, kalifikazio epaimahaiak izangaien zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazio osoaren ordenaren araberakoa, eta, horrekin batera, izendapen proposamena Alfonso Rived Cristobal izangaiaren alde, hura izan baita puntuazio handiena lortu duena.

Argitara ematen da deialdiaren 7. oinarrian ezarriari jarraikiz, eta deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkez ditzan, horretarako zehaztutako epean, lanpostuaren jabetza hartzeko.

Los Arcosen, 2019ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1908368