140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18an hartua, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu, eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzen duena.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearen helburua da arautzea Nafarroako memoria historikoaren tokien deklarazioa, babesa, kontserbazioa eta haien hedapena, memoriaren transmisiorako gune izan daitezen eta bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzen lagundu dezaten. Foru lege horren 7. artikuluan ezarrita dago Nafarroako Gobernuan memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuak jarraitu beharreko prozedura, zeina burutuko baita foru legean eskatutako betebeharrak betetzen dituzten toki edo gune fisikoak Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeko erabakiarekin.

Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeak berekin ekarriko du Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzea, prebentziozko eta behin betiko idatzoharrak eginda. Gainera, foru lege horretan ezarritako aitortza berezia eta babes araubidea aplikatzea ekarriko du, baita tokiaren onura publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa ere.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 12/2019 Ebazpenaren bidez, abian jarri zen Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki gisa deklaratzeko eta inskribatzeko prozedura. Ebazpen hori 2019ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7koan, eta hilabete batez egon zen jendaurrean. Epe hori iragan da, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Aldi berean, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunearen prebentziozko idatzoharra egin zen Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan, nomenklatura honekin: LM-2019-0011-Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunea.

Jendaurrean egoteko eta entzunaldi publikorako tramiteak bukatu direlarik, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak inskripzioaren aldeko txostena egin du, eta, hala, irekita utzi du bidea Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, Iberoko Hiru Gurutzeen gaineko Hilobiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeko eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2019 Foru Legearen 7.f) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, alde ebaztea Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunearen deklarazio eta inskripzio prozedura.

2. Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzea.

3. Toki horiek Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzea, inskripzio zenbaki hau dutela: LM-2019-0011-Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriagunea.

4. Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko Hilobiaren memoriaguneari aplikatzea Nafarroako memoria historikoaren tokiei dagokien babes, kontserbazio eta hedapenerako araubidea, hain zuzen, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2019 Foru Legean ezarritakoa, memoriaren transmisiorako gune izan dadin eta bakearen eta bizikidetzaren aldeko kultura hedatzen lagundu dezan.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Erabaki hau Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Memoriaren Institutura igortzea.

7. Erabaki hau Oltza Zendeako Udalari eta Iberoko Kontzejuari jakinaraztea, eta ohartaraztea erabakiak bukaera ematen diola administrazio bideari, baina, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salaren aurrean, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908304