14. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Biurrun-Olkotzen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1815652