2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MANCOMUNIDAD DE SAKANA
Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa 2019ko ekitaldirako. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, 2019ko urtarrilaren 1etik ondorioak izango dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2018ko abenduaren 14an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1900682