14. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2019ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2018ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2019ko jaiegunen egutegia onestea.

Hona hemen 2019ko jaiegunak: urtarrilaren 1a eta 7a; martxoaren 19a; apirilaren 18a, 19a eta 22a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a eta 16a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a eta 25a.

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira, 2019. urterako, igande eta jaiegun guztiak, bai eta arestian aipatu jaiegun guztiak ere.

Cadreitan, 2018ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Asunción Aguirre Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1815647